[dotb.eus] Gure aitita-amamen eskolei buruzko erakusketa eta solasaldia Berrizen

Erakusketa zabalik dago azaroaren 1era arte Berrizko Kultur Etxean
Solasaldia urriaren 25ean izango da Xabier Amuriza eta Fermin Barcelorekin
Erakusketa Berrizko Kultur Etxearen ordutegian egongo da zabalik

BERRIZ.- “Hezkuntza eta Ondarea” izenburupean Ondarearen Europako Jardunaldietan Berrizen lehengo eskola zaharren erakusketa atondu du Gerediaga Elkarteak. Erakusketa azaroaren 1era arte zabalik egongo da, Berrizko Kultur Etxearen ordutegian. Eta erakusketaren osagarri, urriaren 25ean, 12:00etan, solasaldi berezia izango da.

Sei paneletan, auzo eskoletatik Estatuak kudeatzen zituen ikastetxeetara – “Eskola Nazionaletara” -, hezkuntza arloan izan zen bilakaera ezagutzeko aukera dago. Panelez aparte, hiru bitrinatan, garai bateko liburu, koaderno, kartila eta bestelako materiala dago erakusgai.

Urriaren 25eko solasaldian Xabier Amurizak eta Fermin Barcelok eskola garaikoak gogoratuko dituzte. Kultur Etxera gerturatzen denak ere solasaldian parte hartzeko aukera izango du. Ordubeteko iraupena aurreikusten da. Solasaldira begira, aforoa kontrolatu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 673005981 telefono zenbakira deituta

Erakusketarako materiala honako hauek utzi dute: Alicia Arrona, Jon Irazabal, Esther Garcia, Rikardo Ajuria, Iñaki Aldekoa-Otalora, Txelu Angoitia, Eduardo Briñas, Bego Garcia, Valentin Mugarza, Jesus San Vicente, Jose Antonio Azkorbebeitia, Durangoko Museoa eta EHU-UPV

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.