[dotb.eus] Hasi da udaberriko “Elorrixon Dendarik Denda” kanpaina

Gaurtik ekainaren 30era bitartean trukatu ahal izango dira kanpainari atxikitako 32 saltokien artean modu ekitatiboan jaulkitako 1.000 bonuak

Kanpaina gaurtik eta ekainaren 30era arte egongo da martxan

ELORRIO.- Martxan da Elorrioko merkataritzan erostea sustatzeko udaberriko “Elorrixon Dendarik Denda” kanpaina, Gaur hasi eta ekainaren 30era arte, 18 urtetik gorako pertsonek, kanpainari atxikitako 32 saltokietako batean trukatu ahal izango dituzte euren erosketa-bonuak. Udalerrian egingo diren bi kanpainetatik lehena da, eta udalak 20.000 euro bideratu ditu horretarako, 10.000 euro kanpaina bakoitzeko, Elorrioko merkataritzaren eta zerbitzuen sektorean kontsumoa bultzatzeko eta suspertzeko.
Iaz egindako kanpainetan ez bezala, oraingo honetan Udalak jaulki dituen 1.000 txarteletako bakoitzak 30 euroko balioa du, eta pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eros ditzake, bakoitza 20 euro ordainduta. Horrela, bonuak erabiltzen dituzten pertsonek erosketetan % 33 aurreztuko dute. Gainera, aurten kanpainak berritasun bat dakar: kanpainari atxikitako saltokien artean aukeratu behar da bonuak erosteko unean, hau da, nominalak izango dira.

Oraindik bonurik erosi ez duten 18 urtetik gorakoek Turismo Bulegora joanda egin ahal izango dute ekainaren 4ra, ostiralera, arte, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.