Bihar hasiko da Zornotzako KINE Zineklubaren ziklo berria

AMOREBIETA-ETXANO.- Otsailean ere hiru film ekarriko ditu KINE Zineklubak ziklo berri honetan. «Heltzea eta beste arazo batzuk'» izenburupean.
Gaztarotik helduarorako pausu nahasi horiek biltzen saiatzen diren hiru pelikula ikusteko aukera izango da «bere ildoan bakoitza, ikuskera desberdinetatik abiatuta, baina munduan norberaren bidea ibili eta egitearen ideiari irudia jarriz» azaltzen dute antolatzaileek.
Horrela, Zornotza Aretoan ikusgai izango diren filmak «The Disaster Artits» otsailaren 6an, «Julia Ist» 13an eta «Tierra firme» 20an dira.