dotb.eus | “Hitzez eta ahotsez” egitasmoak urteko lehenengo solasaldi dialogikoa antolatu du

Hitzordua arratsaldeko 19,00etan Durangoko Bibliotekan izango da

DURANGO.- Aurreko urteetan lez, solasaldi dialogiko bi antolatuko ditu “Hitzez eta ahotsez” egitasmoak.
Lehen solasadia martxoaren 9an izango da, 19:00etan Durangoko Udal Bibliotekan eta proposatutako irakurgaiak Patxi Zubizarretaren “Asia”, Juanra Madariagaren “Katmandu, Nepalgo hiriburua”, Kattalin Miner-en “Nola heldu naiz ni honaino, Erroma”, Kirmen Uriberen “Bidaia Kaiera. Bhutan”, Ekhine Izagirreren “Astindu hegoak” eta Annie Vivantiren “Utz nazazu joaten” izango dira.
Partaideek irakurgai hauetan gehien gustatu zaizkien atalak aukeratu eta zergaitia adieraziko dute. Honek hizketarako bidea emango die eta moderatzailearen laguntzaz testuaren esanahia eta zentzua osatzen saiatuko dira egindako aukeretatik abiatuz.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.