[dotb.eus] ‘ikimilikiliKLIK’ argazki lehiaketa Iurretan euskararen aldeko mezuak jaso eta zabaltzeko

Apirilaren 1etik 30era egongo da martxan
Argazkiak Facebook, Twitter edo Instagramera igo behar dira

IURRETA.- Iurretako Udalak ikimilikiliKLIK argazki-lehiaketa antolatuko du apirilaren 1etik 30era. Lehiaketaren bidez, Udalak herritarrek euskararen alde sortutako mezuak jaso eta zabaldu nahi ditu herrian.

Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak Facebook, Twitter edo Instagramera igo behar dira #euskaraikimilikiliklik traola erabiliz, edo, nahi izanez gero, [email protected] helbidera bidal daitezke.

Sari bi egongo dira: batetik, epaimahaiaren saria argazki eta mezu onenari; bestetik, herritarren saria. Sarien irabazleek talde-bazkari bana izango dute zain ‘La Guipuzkoana’ tabernan.

Lehiaketan parte hartzeko argazkian euskararen aldeko mezu bat agertu beharko da; talde-argazkia izango da (3 pertsona edo gehiago); jasotzen diren argazkiak Iurretako Udalaren 2019ko egutegia osatzeko erabiliko dira, egileak baimenduz gero; argazkiak bidaltzeko epea apirilaren 1etik 30era izango da.

Bestalde, epaimahaiaren sariarako irizpide guztiak betetzen dituzten argazkien artean, onena aukeratuko da, eta
Herritarren saria: maiatzaren 1etik 6ra Instagram, Twitter eta Facebook sare sozialetan “Atsegin dut” gehien lortzen dituen argazkiari emango zaio.

Irabazleen izenak maiatzaren 7an jakinaraziko dira eta sariak Mintzopotean banatuko dira, maiatzaren 11n.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *