Durangon elkarretaratzea bihar izango da San Agustin zubian 13.00etan

IRITZIA.- Igandean, apirilak 7an, osasun eskubidearen nazioarteko eguna ospatzen den egunean, SARE Herritarreko kideak, larriki gaixorik dauden euskal presoek bizi duten egoerari erreparatu nahi diogu. Urrunketa politikaz gain, presoei duten gaixotasuna euren etxekoen ondoan artatzeko eskubidea ukatzen zaie eta.
Espainiako zigor kodeak eta espetxe legediak larritasun handiko edo sendaezinak dituzten presoen egoeraren aurrean baldintza bereziak kontuan hartzen dituela gogorarazi nahi dugu. Baldintza horiei helduz, gaixotasunaren beharrezko informeari soilik erreparatuz, hirugarren graduan egon beharko lukete.
Durangon, Gorka Fraile eta Asier Aginako beraien gaixotasunari aurre egiteko baldintza desberdinetan aurkitzen dira. Gorka Fraile nahiz eta gaixotasun larria izan, kartzelan dago eta etxetik urrun. Asier Aginako kalean dago, gaixotasun larriagatik dagozkion baldintzak ezarrita.
Osasun eskubidea, oinarrizko eskubide bat da; oinarrizkoa eta unibertsala. Hori horrela izanik, pertsona guztioi aitortu eta errespetatu beharrekoa da. Gorka Fraile bizirik eta etxean nahi dugu!
Egia da, zigorturik egon eta gaixotasun larri bat duen preso baten kaleratzeak, ez duela sendaezina den gaitz baten sendatzea ekartzen, baina horren hobetze eta garapenaren moteltze nabarmena dakar, zalantzarik gabe.
DUINTASUNAGATIK, GIZATASUNAGATIK ETA JUSTIZIAGATIK LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOEK KARTZELATIK KANPO EGON BEHAR DUTE
Durangon elkarretaratzea San Agustin zubian 13.00etan
SARE