[dotb.eus] Iurretako EH Bilduk barkamena eskatu du hondakinen salaketagatik

Garbiketaren langileek bidalitako gutunaren ondoren
Agertutako hondakinak

IURRETA.- Gaur goizean Iurretako garbiketaren langileek bidalitako prentsa oharraren ostean, EH Bilduk bakarmena eskatu du. “Hondakinen inguruko auziaz bukatzeko honako hau adierazi nahi dugu”, adierazi dute Iurretako EH Bildutik. “Itxuraz garbiketa enpresetako arduradunek toki horretan garbitzen dute kale garbiketarako erabiltzen duten ibilgailua eta horregatik egoten da bertan. Ez dute beraz guk uste genuen bezala bertan hondakinik botazen eta salaketa horregatik barkamena eskatu beharrean gaude”, azaldu dute.

“Aldi berean, esan behar dugu baina, ez dugula ulertzen garbiketa enpresak hondakin guzti hori ikusi eta parte eman ez izana bertan dauden hondakinen ezaugarri kutsakorrak ezaguturik. Gainera ibilgailuaren garbiketa hondakin guzti horren gainean eta toki publiko batean egitea ere harrigarria iruditzen zaigu”, jakinarazi dute EH Bildutik gaur arratsaldean.

Amaitzeko gaineratu dute “udalean kontu hau eztabaidatu ondoren udalak ohiko potrokoloa jarraitzeko konpromisoa hartu du: Informe bat egin, lur jabeari tokia garbitzeko eskatu eta garbitu ezean udalak hartuko du ardura”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: