[dotb.eus] Iurretako III. Mendi Astea ospatuko du Zaldai Mendi Taldeak bere 10. urteurrenean

  • 13
    Shares
Basatzan 2019 Angelman – Iurretako III. Mendi Bizikleta Martxa eta Mendi Erronkako Bukaera Jaialdia ere ospatuko dira
Aurten ere Zaldai Mendi Erronkako sariak banatuko dira

DOT KIROLAK.- Abenduaren 11tik 15era bitartean, Iurretako III. Mendi Astea ospatuko da eta honekin batera Basatzan 2019 Angelman – Iurretako III. Mendi Bizikleta Martxa.

Zaldai Mendi Taldearen 10. urteurrena ospatuz eta mendia herrira hurbilduz, aurreko urteetan egindako ohikoak diren Mendi Bizikleta Martxa eta Zaldai Mendi Erronkako Bikaera Jaialdiko ekintzez gain, hainbat ekitaldi antolatu dira egun hauetarako.

Horrela, gaur arratsaldeko 18,30ean Goiuria Kultur Gunean “El viaje” izeneko bideo emanaldia egongo da eta ondoren Juanjo San Sebastianekin hitzaldia. Bigarren hitzaldia abenduaren 12an izango da 18,30ean Christian Rodríguez eta Asier Mentxakaren eskutik Ibilki:“Mendizaletasuna eta inklusio soziala” izenekoa.

Bestalde abenduaren 11 eta 12an Goiuria Kultur Gunean 18:00etik 18:30era eta hitzaldien ostean, eta abenduaren 13an Askondoko aterpean 18:00etatik aurrera Zaldai Mendi Argazki Lehiaketako Argazki erakusketa eta 10 urte mendia herrira hurbilduz erakusketa.

Abenduaren 13an ere Zaldai Mendi Erronka 2019ko jaialdia ospatuko da 19,00etatik aurrera. Eta bertan erronka burutu dutenei omenaldia eta sari ematea izango da eta honekin batera Zaldai Mendi Argazki Lehiaketako sari ematea.

Basatzan 2019 Angelman Iurretako III. Mendi Bizikleta Martxa

Abenduaren 14an 10,00etan Askondo aterpetik  Basatzan 2019 Angelman Iurretako III. Mendi Bizikleta Martxa irtengoo da. Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean izango delarik eta 8euroko kostua izango du edota egunean bertan egin daitezke 9.00etatik 9.45era 12 euroko kostuarekin.

Lortzen den diru guztia Angelman sindromearen elkartearentzako izango da.

Gosaria-Hornidura gunea-Bukaerako luntxa- Segurtasun zerbitzua-Oparia-Bizikleta garbitzeko mangera-Dutxak egongo dira eta lehenengo 150 izena emandakoek kamiseta bat jasoko dute. Informazio gehiago: www.zaldai.eus / 615789859

Egun horretan ere baina 18,00etan beste mendi irteera bat abiatuko da Askondo aterpetik. Umeek egiteko moduko ibilbidea izango da Gallandako tontorreraino frontalekin.

Ibilbidea: Askondoko karpa-Iurretako plaza-Goiuria (ume txikiekin elkartzea elkarrekin igoera egiteko)-gallanda-goiuria-iurretako plaza

Gallanda tontorrean Zaldai Mendi Taldeko 10.urteurrena ospatuko dute “10 urte hamaika argi” lemapean.

Bukatzeko abenduaren 15ean umeentzako ipuin kontalaria txotxongiloekin egongo da 12,00etan Apaxi Mendian izenekoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.