[dotb.eus] Joseba Jaka omentzen duen lasterketa bihar ospatuko da Durangon

  • 9
    Shares

Goizeko 11,00etan hasiko da lasterketa Ezkurdin
300 pertsona inguruk hartuko dute parte. ARGAZKIA: Artxibo

DOT KIROLAK.- Ohi denez Joseba Jakaren omenezko Lasterketa bihar, abenduak 6, ospatuko da, Durangoko Azokarekin batera. Joseba Jaka euskaltzale eta kirolzalea omentzen duen probaren hamazazpigarren edizioa izango da hau.

Irteera eta Helmuga lekua Ezkurdi Plaza izango da 11,00etan Eskola Kirola mailakoak eta 11,30ean Lasterketa Nagusia hasiko da.

Lasterketa Nagusiak 6 kilometroko ibilbidea du eta 11,30ean hasiko da, eta bertan sailkapen ezberdinak egongo dira: absolutoak, gizonezkoak eta emakumezkoak; 2001etik 2004ra jaiotakoak, seniorrak eta beteranoak, bai gizonezkoak bai emakumezkoak, hau da 40 urte edo gehiago dituztenak. Beteranoen mailak lasterketaren egunean pertsona bakoitzak duen adinaren arabera finkatzen dira. Horregatik jaiotze eguna derrigorrez jarri behar da Inskripzio orrian.

Izen-ematea

Eskola Kirolako mailakoentzat doakoa izango da eta egunean bertan egin daiteke 11,00etik aurrera froga hasi baino 30 minutu lehenagorarte.

Gainontzekoentzat egunean bertan egin daiteke 10,00etatik 11,15era arte. 12 euroko kostua izango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.