Hiru taldek hartu dute parte aurtengo Nekazal Olinpiadetan

BERRIZ.- Astelehenean ospatu ziren Berrizko Nekazal Olinpiadak. Lehian hiru talde aritu ziren, Kana, Boltxebikeak eta Txomin Bar eta irabazlea “Kana” taldea izan zen.
Oinarrietan azaltzen zen bezala taldeak mistoak izan ziren eta taldekide guztiek hartu zuten parte froga ezberdinetan.
Urtero ospatzen diren Olinpiadak Berrizko Antonio Deuna jaien egitarauaren barnean kokatzen dira eta aurten 200 bat ikusle izan dira frontoian ekitaldia ikusten.


