dotb.eus | Kepa Junkera eta Sorginak Elorrioko Hatortxu Rock Musika Jaialdian larunbatean

Ekitaldia Arriola Kultur Aretoan izango da larunbat honetan 20:00etan
Kontzertuaren kartela

ELORRIO.- Hatortxu Rock 1999an jaio zen bi helburu zehatzekin: dispertsio politikaren salaketa eta euskal preso politikoei eta hauen senideei elkartasuna adieraztea. Uztailean 20. edizio berezi bat eginen dute Lakuntzan: Lau egun eta 85 talde. Orain, “Euskal Herrian ezagutu dugun elkartasun jaialdi handienaren” aurkezpenarekin datoz.

“Maletak” ikuskizunean bat egiten dute antzinako ohiturek, munduko doinuetan inspiratuta sorturiko kantek eta publikoaren indarrak. Ikus-entzunezko esperientzia honetan, Kepa Junkerak lagun dauka oholtzan Sorginak, dantzari, kantari eta perkusiojole diren emakume gaztez osatutako taldea.

Euskadun unibertsal eta ezinbestekoa, Kepa Junkera artista handi bat da oroz gain,euskal musikaren iraultzailea, gure musikari arnas berria eratxikiz egungoa eta garaikidea bihurtu duena. Bere talentuari esker gure musika, eta, harekin batera, gure kultura eraman du sekula pentsatuko ez genituen azken bazterretaraino.

2004an Grammy bat irabazi zuen Arriaga Antzokian, Bilbon grabatutako lan batekin.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.