dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Larunbatean ospatuko da Elorrioko AKAdantz jaialdiaren edizio berri bat

Eguerdiko 13.00etan hasiko da jaialdia Arriola Kultur Aretoan
Arriola Kultur Aretoan ospatuko da AKADantz Jaialdia

ELORRIO.- Asteburu honetan ospatuko da AKAdantz jaialdia Elorrion. Jaialdi honetatik talde bi irtengo dira Bost Urban Dance 2018an parte hartzeko. Otsailak 24an eguerdiko 13,00etan hasita gaueko 20,00ak arte jarraituko du jaialdiak.

AKAdantz BreakOnStage jaialdiaren aurreko jarduera da eta helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen BreakOnStage jaialdian dantzatuko dira.

AKAdantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoena. Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da.

Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie.

Baloraziorako irizpide nagusiak originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, musika sinkronia eta markatutako iraupenera doitzea: hiru minutu gutxi gorabehera dira

Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, AKADantz-en protagonistak.Bertan bi pase egongo dira, 16:00etan Junior eta Bikoteak eta 19:30ean Esperimentala eta Absolutoaren txanda izango da.

Aurten Bost Urban Dance jaialdia Apirilaren 21ean Derion ospatuko da (BreakOnStage barruan)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.