[dotb.eus] Lehenengo aldiz emakumeak dantzari-dantzan arituko dira Iurretako ‘Urrijena’ jaian

Meza ondoren 65 urtetik gorakoei omenaldia egingo zaie
200 dantzari inguru batuko dira Iurretako plazan

IURRETA.- Urrijena jaiaren XII. edizioa ospatuko da datorren larunbatean 200 inguru dantzariekin. 1989. urtetik Iurretan bost urterik behin ospatzen dan jai eguna da. Dagoeneko badira bi urte egun handi honetan herriko dantzari izandako bai gizon, zein emakumeak ikusten ditugula plazan dantzan, izan ere, 2014a arte gizonezkoek soilik egiten zuten dantza. Aurten hala ere berrikuntzak izan dira jai honetan: lehenengo aldiz jaia domekaz ospatu beharrean zapatuz egingo da, izan ere, gaur egun handia domeka izatetik larunbata izatera pasa da. Gainera, Iurretako jaietan Dantza Taldeak emandako pausuari jarraituz (dantzari-dantza gizon zein emakumeek dantzatzea), Urrijena egunean ere gaur egun dantzari aktibo diren gazteak, neska zein mutilak, dantzari-dantza dantzatuko dute, beraz, lehenengo urtea izango da Urrijena egunean emakumeak zuriz jantzita plazan ikusiko ditugula.

Duela bost urtetik hona emakumeek egin dituzten aurrerapausoak naturaltasun osoz eman dira herriko jaietan eta Urrijenako batzordeak naturalki pauso horiei jarraitzea erabaki du. “Era honetan astiro-astiro pausoak ematen jarraituz gero hain beharrezkoa den parekidetasunetik gero eta hurbilago egongo gara. Burututako lan eta aldaketa guztiekin espero dugu jaialdi parekide, bizi eta herrikoiagoa lortzea, hori da behintzat gure asmoa eta denon artean lortuko duguna! Beste barik, neska, mutil, andra eta gizon, denok ikusiko dugu elkar plazan datorren urriko 12an!!” adierazi dute antolatzaileek.

 

EGITARAUA

9:15 Belakortun serreriako aparkalekuan taldeen argazkia atera
10:15 Pasakallea aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
11:00 Meza Nagusia
Ondoren Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza
Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorakoei
Bukatzeko andra eta gizonen Soka Dantza
15:00 Bazkaria (Askondoko karpan)
18:00 Erromeria Luhartz taldearekin

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.