dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Merkataritzan eta ostalaritzan euskara erabiltzeko gida prestatu du Zaldibarrek

Zaldibarko euskara sailak “Lan eta erosi euskaraz!” gida prestatu du
Herriko denda eta tabernetan banatuko gida

ZALDIBAR.- Zaldibarko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, Zaldibarko euskara sailak “Lan eta erosi euskaraz!” gida prestatu du herriko denda eta tabernetan banatuko dena. Bertan udalatik eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa egongo da.

Gida honetan, honako hauen berri emango da: Durangaldeko Mankomunitatearen euskarazko errotuluak edo webguneak jartzeko diru-laguntzak; udalaren aholkularitza- eta itzulpen-zerbitzua; Lansarea eta Beharsarea atarien bidez langile euskaldunak bilatzeko dagoen laguntza; eta Euskaraldia Batzordeak merkatariei eta ostalaritzari ematen dien informazioa.

Gida Zaldibarko Udalaren webgunean eta Euskara Zerbitzuaren eta udalaren sare sozialetan egongo da eskuragarri.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime