Apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 19ra arte iraungo du egitasmoak

DURANGO.- Udaberriko zapatu arratsaldeak jolasean pasatzeko aukera eskainiko du Berbaro elkarteak Landako Gunean antolatuko duen Ludotekan. Egitasmoa Berbarok Elkarteak jarri du martxan, Durangoko Udalarekin batera.
Apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 19ra arte iraungo du egitasmoak, 16:00ak eta 19:00ak bitartean zapaturo.
4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago. Jolaserako, sormenerako eta esperimentaziorako gune bat izatea da asmoa, eta hortik abiatuz, sortu daitezkeen aisialdi beharrei erantzutea.
Parte hartzeko, asteka eman beharko da izena berbaro.eus webgunean. Doakoa izango da.



