dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] [bideoa] «Plateruena ixtea euskara eta euskal kulturarentzat kezkagarria da»

Euskal Herrian Euskarazek deituta gaur elkarretaratzea burutu da Landakogunean

DURANGO.-Euskal Herrian Euskarazen deialdiari erantzunez dozenaka euskaltzale bildu dira gaur Durangon, ixtera doan Plateruena kafe antzokiaren aurrean.

Elkarretaratzean EHEko kide Koldo Zaratek irakurri duen idazkian, Plateruena ixtea euskara eta euskal kulturarentzat kezkagarria dela salatu da, euskarak arnasgune erreferentziala eta euskal kulturak azpiegitura oso garrantzitsua galduko dutelako.
Baina gertaera espezifiko horretatik harago, Plateruena ixtea gertatzen ari diren eraldaketa sozial, kultural, teknologiko eta abarren sinboloa dela uste du EHEk. Euskara eta euskaldunon hizkuntza-komunitatea kinka larrian kokatu lezaketen eraldaketak.
Horregatik, elkarretaratzean instituzioei «gure hizkuntza eta kulturaren aldeko neurri estruktural eraginkorrak hartzea» exijitu zaie. Era berean, euskaltzaleei kalera ateratzera dei egin zaie, instituzioak presionatzeko eta herri gisa galbidera garamatzaten joera linguizida eta uniformizatzaileei aurre egiteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.