dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Sarrerak salgai GO!AZEN eta Mirei Miracleren ‘Rojo clawn’ ikuskizunentzako

Zornotza Aretoko webgunean eskuratu ahal izango dira
Zornotza Aretoan ikuskizun berriak daude

AMOREBIETA-ETXANO.- Beste behin ere, Amorebieta-Etxanoko kultur agenda hainbat jarduerarekin dator. Gaur, abenduaren 19an etxeko txikienek, «HIRUTAN BI! Badaukagu zer kontatu» programaren baitan, Kittu Taldearen “Azken Pirata” ipuin musikatuaz gozatzeko aukera izango dute goizeko 11.00etatik aurera amorebietaetxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web-orrialdeen bidez. Euskal Herria birsortzen lelopean sortu zan talde zornotzar hau. Euskal Herriko gaurko eta betiko abesti eta kantak bere estilo propioan plazaratzen dituzte Euskal Herrian betidanik izan diren instrumentuak erabiliz. Iluntze aldera, 19:30etatik aurrera, 10-18 urtekoentzat, GAUERO MAGIA ekimenaren edizio berri bat antolatu da. Sarrera barik izango da, aforoa bete arte.

Gaur, abenduaren 19an 12:30/17:00etan Zornotza Aretoan egingo den GO! AZEN euskarazko gazteentzako musika ikuskizunerako sarrerak salgai jarriko dira 12.00etatik aurrera https://sarrerakzornotzaaretoa.com/ web-orrialdean. Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz aurten: kontzertua!

Denboraldi honetako 6 aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia da hau. 12.00etatik aurrera, abenduaren 27an 12:30/17:00etan Mirei Miracle-ren Rojo antzezlana ikusteko sarrerak ere salgai jarriko dira https://sarrerakzornotzaaretoa.com/ weborrialdean. Rojo Mirei, Miracle clown-ak sortutako, zuzendutako eta interpretatutako eta publikoarekin, dantzarekin eta umorearekin interakzioa duen clown espektakulu bat da. 2018an, ikuskizuna antzoki eta leku itxietara egokitu zen. Kalean estreinatu zuten arren, aretoan zentzu zabalagoa eta sakonagoa hartzen du; izan ere, ikusleekin inprobisazio-jokoari eusten dio eta gainera, irudien poetikak eta estetikaren zaintzak aretoak eskaintzen dituen argiztapena eta aukerak nabarmentzen dituzte. Rojo ikuskizuna 2018an aurkeztu zen eta hainbat lekutan antzeztu da, Red Pearl Woman Clown Festivalean (Finlandia), Calldetenesen (Katalunia), Comenajero kultur zentroan (Madril) eta Pilar Miró kultur zentroan(Madril) besteak beste.

Igandean, 19,00etatik aurrera zine berrienarekin hitzordua Zornotza Aretoan En guerra con mi abuelo filmarekin. Robert de Niroren lan berri honetan, Peter gazteak bere logela utzi beharko du bere aitona Ed (Robert De Niro), alargundu berria, etxera bizitzera doanean. Bere lagunen laguntzarekin, Peterrek gerra deklaratu zion aitonari gela uzteko, baina Ed burugogorra da eta ez dio erraz jarriko

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.