[dotb.eus] ‘Tenpora’ taldeak kontzertua eskainiko du gaur Berrizen

Gaur, otsailak 3, arratsaldeko 19.00etan izango da Berrizko Kultur Etxean
Berrizen beren hirugarren diskoa aurkeztuko dute. Argazkia: Facebook Tenpora

BERRIZ.- Tolosaldean sortutako Tenpora taldea Berrizera helduko da gaur, otsailak 3, arratsaldeko 19.00etan beren hirugarren diskoa, Berriro asma nazazu, aurkeztera. Ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute taldea; 2012an hasi ziren jotzen eta bi disko luze argitaratu dituzte (Mundu berria 2014 eta Itzulika 2017).

Hirugarren lan honek taldearen ibilbide sendoa baieztatzen du. Aipatzekoak dira taldearen osaera eklektikoa eta erakusten duten musika-aberastasuna; baina ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu beste proiektu eta talde batzuetako partaideak ere badirela, hala nola: Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Cantus Caterva, Umama eta Et Incarnatus Orkestra.

Beren musika sailkaezina da; izan ere, taldea etengabeko bilaketan aritzen da, baina beren soinuaren esentzia eta nortasuna galdu gabe.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.