dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Uretako haur parkea jarriko dute larunbatean Berrizen

Datorren martxoaren 16an Berrizburuko igerilekuan jarriko dute
Datorren larunbatean 10.30etik 13.30era jarriko da

BERRIZ.- Udan jarri zen bezala datorren martxoaren 16an ere uretako haur  parkea jarriko da Berrizko igerilekuan, 10.30etik 13.30era, 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat.

Bertan aritzeko derrigorrezkoa izango da igerian jakitea eta ume bakoitza nagusi baten ardurapean egotea.

Taldean gehienez 30 ume egongo dira eta prezio aldetik harpidedunentzat DOAN izango da eta harpidedun ez direnentzat 2,18 €/pertsonako kostua izango du.

Izen ematea kiroldegian bertan egin behar da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.