dotb Durangaldeko Telebista

dotb.eus | Zaldibarko udalak bat egiten du pertsona LGTBI+ eskubideen nazioarteko egunarekin

Jose Antonio Agirre parkeko eskailerak ortzadar kolorez margotu ditu eta mozio bat aurkeztuko du
Ortzadar kolorez margotu ditu eskailarak

ZALDIBAR.- Pertsona LGTBI+ eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Zaldibarko Udalak ortzadar kolorez margotu ditu Jose Antonio Agirre parkeko eskailerak. Hainbat herritarrek proposatutako ekintza honekin Zaldibarko herriak berdintasunaren aldeko eta homo-lesbofobia, transfobia eta beste edozein diskriminazioren kontrako borrokarekin duen atxikimendua eta konpromisoa era sinbolikoan erakutsi nahi ditu.

Norabide horretan, Zaldibarko Udalak EH Bilduko udal taldeak aurkeztutako mozio bat eztabaidatu zuen Ongizate Batzordean. Mozioan LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen dira. Jendarte parekide batean bizi gareneko uste ustelaren aurrean, mozioak ekainaren 28a borroka egun bezala aldarrikatzen du eta “arrazoiak soberan daudela lesbiana, homosexual, transexual zein bisexualen herritar eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, gure herri zein kaleetan, ikastetxeetan, familia zein lagunartean, lantokietan, publizitatean eta aisialdian” zehazten du. Mozioa datorren ekainaren 29ko Osoko Bilkuran aurkeztuko da bere onarpenerako, eta bertan ondoko neurri hauek aplikatzea proposatzen da:

1. Herriko pertsona eta borroka LGTBI+ delakoaren memoria historikoa berreskuratzeko lana burutzea.
2. Herriko kale edo espazio bati ekainak 28 izena emateko prozedura abiatzea.
3. LGTBI+ eta herritar kolektiboekin batera adostuko den espazio publiko bat (murala, bankua, zebrabidea, etab) LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen duen koloreekin pintatzea.
4. Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio transexualen legea zuzentzeko, errebisioari eutsi diezaiola, LGTBI+ taldeekin elkarlanean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.