Lanak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 18ra arte

ZALDIBAR.- Zaldibarko Udalaren Euskara Sailak Elhuyarrekin elkarlanean Booktuber Lehiaketa jarri du martxan. Bertan parte hartzeko irakurri eta parte hartzaileei gustatu zaien liburu baten Booktubea (bideo laburpena) egin behar da. Bideoak euskaraz izango dira nahiz eta liburua gaztelaniaz bakarrik egon.
2 kategoria egongo dira, alde batetik 18 urtetik beherakoak eta bestetik 18 urtetik gorakoak. Lanak aurkezteko epea zabalik dago 18ra arte. Saria kategoria bakoitzeko lehenengoarentzat izango da 50 euroko bonoa herriko dendetan gastatzeko.
Oinarriak Zaldibarko Euskara zerbitzuaren Facebook orrialdean eta Zaldibarko Udalaren webgunean daude.