Gaueko 22:30ean izango da eta sarrera doan
ABADIÑO | Dena prest dago datorren larunbatean VII. Durangaldeko Kopla txapelketa ospatzeko Mendiolan. 22:30ean hasiko da eta Eneko Abasolo, Ander Aldazabal, Iruri Altzarreka, Janire Arrizabalaga, Aitor Bizkarra, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Araitz Katarain, Peru Madalena eta Bittor Salterain izango dira partaideak. Gai jartzaile moduan Ainhoa Urien arituko da.