dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko kiroldegiak tarifa eta ikastaroen katalogoa berritu du

Zerbitzuen artean aipatzekoa da kiroldegiko eskalada gune berria

Tarifa berriak Elorrioko kiroldegian

ELORRIO | Udalak prest dauka 2024rako kiroldegiko tarifa berrien argitalpena, bai kiroldegiko instalazioetarako abonoei buruzkoa, bai bertan garatzen diren jarduerei buruzkoa. Online bertsio dagoeneko kontsultatu daiteke eta datozen asteetan banatuko da etxez etxe.

Ohiko moduan abono ezberdinak egongo dira eta hainbat deskontu aukera jasotzen dira. Abonoez gain, eguneko zein hamar eguneko sarrera aukerak ere aurreikusten dira, baita, frontoia, pista eta squasha alokatzea.

Ikastaroetan ere, astean egun bakarra edo bi egiteko tarifak zehaztu dira, bazkide izan zein ez. Halaber, Elorrioko kiroldegiko bazkideek Mugiment Kirol Txartela lortzeko aukera izango dute, eta, ikasleek EHU kredituak eskuratu ditzakete ikastaroetan parte hartuz.

Kirola, energia iturri

Kirola egitea “eguneroko bizitzarako energia iturria” dela azpimarratu dute kirol sailetik, eta Elorrioko Udalak adin guztietako herritarrak animatu gura ditu kiroldegiko zerbitzuak erabiltzera.

Kiroldegiak aukera zabala eskaintzen du, guztien behar eta gustuetara egokitzeko, hala nola, igerilekuan igeri eginez, fitness aretoan ariketak eginez, kiroldegian ematen diren jardueretan parte hartuz, Elizaldeko igerilekuetan udako egun bat gozatuz edo boulder berri probatuz.

Hain justu, urrian inauguratu zen boulderra herritarren eskaerei erantzunez diseinatutako kirol espazio berria da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.