dotb Durangaldeko Telebista

‘Errebonbillo’ margo lehiaketa zapatuan ospatuko da

Lau sari egongo dira, 750, 600, 500 eta 150 eurokoak

XXXIII. edizioa ospatuko da zapatuan, hilak 28

ELORRIO | Errebonbillo aire zabaleko margo lehiaketaren XXXIII. edizioa ospatuko da zapatuan, hilak 28. Nahi duen guztiak hartu dezake parte, baina izena eman behar da horretarako: egunean bertan, goizeko 09:00etatik 10:00ak arte egongo da aukera, Iturri Kultur Etxean. Orduan zigilatuko dira oihalak zein paperak.

Errebonbillo aire zabaleko margo lehiaketaren XXXIII. edizioa ospatuko da zapatuan, hilak 28. Nahi duen guztiak hartu dezake parte, baina izena eman behar da horretarako: egunean bertan, goizeko 09:00etatik 10:00ak arte egongo da aukera, Iturri Kultur Etxean. Orduan zigilatuko dira oihalak zein paperak.

Margolari parte hartzaileak Elorrioko elkarte gastronomiko batean bazkaltzera gonbidatuak izango dira lanak aurkeztu ostean.

Arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia eta lau sari banatuko dituzte. Lehenengo hiru irabazleek, 750, 600 eta 500 euroko sariak jasoko dituzte. Bestetik, herriko margolari onenari 150 euroko bonoa emango zaio. Sariak egunean bertan banatuko dira, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean.

Bukatzeko, lehiaketara aurkeztutako lanak Iturri Kultur Etxean egongo dira ikusgai, hilaren 28tik azaroaren 10era arte. Erakusketa-aretoa irekita egongo da 09:30etik ​20:00etara bitartean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.