dotb Durangaldeko Telebista

«Eskola inklusiboa: Zu eta ni, gu»

Jaione Etxebarria, Jesuitak Ikastetxea

Iritzia artikulua

IRITZIA | Gure hezkuntzaz hitz egiten dugunean inklusio hitza aipatzen dugu behin eta berriz eta, egitan,  garrantzitsua dela deritzogu  umearen eskubideekin zerikusia duelako, beraren duintasuna jokuan dagoelako eta gure eskolako ume bakoitzaren gaitasunak indartu eta gizartean izan dezaketen egin beharrekoa sustraitzen  laguntzen duelako. Jesuitak Ikastetxean aniztasunaren aldeko apustua aspaldi dugu egina, diskriminazioa zokoratzeko aukera bat legez.

Inklusioaren alde egiterakoan aurreiritzi askorekin borrokatu behar izaten gara, irakasleak, familiak eta baita ikasleak ere. Hainbat dira oraindik ere ahotan darabiltzagun aitzakiak: “Gelak txikiegiak dira” “Ikasgeletan ditugun ikasle kopurua larregizkoa da” , “testu liburuetan eman beharrekoak ez du barkatzen” “EBAUk markatzen dizkigu gutxienekoak” edota “ lan gehiegi dugu guztien beharrei erantzun ahal izateko” .

 Inklusibotasuna lortzekotan, ordea, estrategiez eta diruaz haratago doan  gure ikastetxearen kultura eraldatzeari erreparatu nahi diogu.  Ikasle bakoitzaren aldeko begiruneaz aritu nahi dugu, bere inguruabarra ulertu nahi izatetik bere bizitzarekiko  asmo haundiagoko helmugetara jo dezan. Gure ikasleek jatorria eta ezaugarri ezberdinak dituzte, asmo eta nahi ezberdinak. Ez du, beraz, baliabide beretsuak balioko ikasle bata zein bestearentzat. 

Norabide horri eutsiz, gure ikastetxearen azterketa eta birmoldaketa egiten dihardugu azken aldian, gure ikasgelak gero eta inklusiboagoak bihur daitezen. Horretarako lan esparru hauetan ari gara lanean:

1.- Ikasleek bakarka zein taldeka lan egiten dute, talde kooperatiboetan sarritan, elkarri lagunduz. Taldeak malguak dira eta ikasle bakoitzak taldean duen eginbeharra aldiro aldatzen da.

2.- Irakasleek ere talde nagusian zein talde txikiagoekin dihardute lanean. Saiakerak egiten ari gara era berean klasean irakasle batek baino gehiagok eragin dezan, ikasgelan dauden taldeetan bere lana tartekatuz. Horren adibidea dugu lehen hezkuntzako lehen zikloan aurten abian jarritako proiektua.

3.- Ikasleak, ikasteko jasotzen duen materiala era anitzetakoa da, analogiko zein digitala.

4.- Gela eta guneen antolaketa malgua da. Ikasgelen arteko banaketa erraztasunez kendu eta jarri daiteke. Ikasgelatik kanpo dauden beste guneak ere ikas gune bihurtzen ditugu (karraju, jolasleku, liburutegia…)

5.- Ikasleek, esleitutako lana  bukatzeko duten  epea moldagarria da, baita eskatzen dizkiegun ebidentzien zailtasun maila ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.