Ekitaldia San Agustinen ostiralean, 19:30ean izango da

DURANGO.- Online jokatu beharreko Hirukoa lehiaketa amaitu ostean, Berbaro Elkarteak Hirukoa Gala egingo du datorren barikuan, azaroaren 19an, San Agustinen, 19:30ean. Aurrez aurrezko lehiaketa izango da, telebistako galdera saioen antzera, eta kasu honetan ere hiru laguneko taldeetan hartu beharko da parte. Gai askotako jakintzak erakutsi beharko dituzte parte hartzaileek: musika, aktualitatea, kirola, Durangoren historia… talde irabazleak Errigorako otzara eder bat eramango du etxera.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, esteka honetan: www.labur.eus/hirukoa3
Iazko edizioa Plateruena Kafe Antzokian egin zen, 13 hirukotek hartu zuten parte eta «Harroak» taldeak eraman zuen saria etxera.


