dotb Durangaldeko Telebista

Jarduera desberdinak Elorrion, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

Urriaren 7an eta 8an artisautza-tailer bat egingo da, plaza mugatuekin

Iturri Kultur Etxeak doako bi ekitaldi hartuko ditu datozen egunetan

ELORRIO | Foru Aldundiaren eta Elorrioko Udalaren eskutik, gure inguruko kultur ondarea sustatzeko asmoz, Iturri Kultur Etxeak doako bi ekitaldi hartuko ditu datozen egunetan. 

Urriaren 7an eta 8an artisautza-tailer bat egingo da, Arto orriak oinarri hartuz sormen prozesuaren bidaia izenekoa. Hiru emanaldi izango dira: bata euskaraz helduentzat, urriaren 7an, zapatua, 10:00etatik 14:00etara; bestea euskaraz familientzat, urriaren 7an, 16:00etatik 18:00etara; eta azkena gaztelaniaz helduentzat, urriaren 8an, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

 Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak izango dira; helduen taldean 12 lagun sartuko dira gehienez saioko, eta familientzako taldean 16 lagun, 6 urtetik aurrerako ume bat heldu bakoitzeko. Beharrezkoa da tokia aldez aurretik erreserbatzea, 94 682 01 64ra edo 688 77 62 70ra deituta edota turismoa@elorrio.eus-era idatzita.

Bestalde, urriaren 10ean, asteartea, 19:00etan, Aitziber Gonzalez arkeologoak Elorrioko liñaputzuei buruzko hitzaldia emango du gaztelaniaz. Bertara joateko ez da beharrezkoa tokia erreserbatzea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.