dotb Durangaldeko Telebista

Kanpai-joteak eta aintzinako lanabesak ulertzeko bi hitzordu, asteburuan

Iurretan kanpaia joteak dituen esanahai ezberdinak azalduko dituzte, eta Mallabian lanbide zaharretan erabilten ziren lanabesak erakutsiko dituzte

larunbatera eta iganderako bi hitzordu berri prestatu dituzte

IURRETA/MALLABIA | Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Durangaldean larunbatera eta iganderako bi hitzordu berri prestatu dituzte.

URRIAK 21 IURRETA / Kanpaiak eta esanahiak

17:00 – Hitzaldia eta proiekzioa (Aita Sanl Migel plazan)

Kanpandorreetako kanpai-hots ezberdinak bereiztea zaila egiten zaigu gaur egun. Jakintza hori galtzen ari garen arren, Iurretako adinekoek ondo gogoan dute zer albisteren berri ematen zuen eskuz jotako kanpai-hots haietako bakoitzak.

Ekintza honetan kanpai-dei ezberdinak zuzenean entzun eta horien esanahia ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, Iurretako kanpai nagusiaren historia ere ezagutuko dugu. Ekitaldiari amaiera gozo bat emateko, tostadak janez amaituko dugu.
Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Eñaut Aiartzaguena iurretarrak izango dira erakustaldian gidari.

URRIAK 22 MALLABIA / Lehengo lanbide zaharrak gogoan

12:30 – Erakusketa eta hitzaldia (Elizalde plazan)

Pello Mugarzak, Justo Azagirrek eta Jesus Mari Uribelarreak idatzitako «Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek – iraganeko bizimodu baten lekuko» liburuan oinarritutako ekitaldia. Liburuan jasotako lanabes batzuen erakusketa eta erabilera zein zen erakutsiko dugu. Gaur egun askok ez ditugu ezagutu ere egiten lehen egunero erabiltzen ziren tresnak.

Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar
da izena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.