dotb Durangaldeko Telebista

«Egun oso gogorrak izan ziren, baina jasotako elkartasun uholdearekin gelditzen naiz»

Karmen Amezua berriztarrak BIOK saioan bere ibilbide pertsonala eta politikoa errepasatu ditu eta semearen heriotzaren ondoren bizi izan duen dolu prozesuaz ere hitz egin du

Karmen Amezua DOTBn

DOTB | Karmen Amezua berriztarra BIOK saioan izan da aste honetan. Ia ordu baten bere ibilibide politikoa eta pertsonala errepasatu ditu. Berrizko udalean 2007an sartu zen zinegotzi bezala pasadan urterarte. 14 urte eta gero bere kargua utzi baitu, nahiz eta EH Bildun jarraitu eta herriko jendearekin zein elkarteekin kontaktuan egon. Politika uztearen arrazoien inguruan, frustazioa sentitu duela azpimarratu zuen DOTBko saioan. Horren erruduna, arrazoietako bat, alkatea den Orlan Isoird, egunero udaleko lana eramateko eragatik dela azpimarratu zuen. Karmenek behin eta berriz azaldu du bera politika egiteko formak beste era batekoak direla eta gauza guztien gainetik «errezpetuz, baina hori ez dut ikusi azken urteetan eta horrek frustaziora eraman nau».

DOLUA | Baina berriztar honek elkarrizketaren bigarren zatian bere ibilbide pertsonaletaz ere hitz egin du DOTBn. Horrela gogoratu du orain dela lau urte gertatutakoa bere semearen heriotza izan zenean. «Dolu prozesua teoria ondo dago jakitea, baina hori bizi egin behar da», esan du. «Jendearen elkartasun uholdearekin gelditzen naiz, nahiz eta egun oso gogorrak izan ziren. Jendeak erakutsi zidan herrian elkartasun haundia zegoela. Berriz oso ondo portatu zen, baita Zigoitiako herria». Karmenen esanetan «ez da posible daukazun minarekin bizitzea, hori bizi egin behar da. Nik erabaki nuen nahiz eta min haundiarekin, jarraitu, bizitzan jarraitzea eta beharra nuen beste guraso batzuekin konpartizeko».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.