dotb Durangaldeko Telebista

Korrikak ilusioz eta euskaltzaleez bete ditu Durangaldeko kaleak

Milaka pertsona atera dira kalera bart, gau hotzari eta euriari aurre eginez

DURANGALDEA | Milaka pertsona atera dira kalera bart, gau hotzari eta euriari aurre eginez, 24. Korrikari harrera beroa emateko. Eskualdeak «Harro Herri» leloa bere egin du, lekukoa herriz herri eta auzoz auzo eskuz esku pasatuz, gaur Bilboko helmugarako bidean indarrak biderkatuta.

Ikusi bideoan zelan igaro den Durangaldetik:

 

Dagoeneko Korrika Bilbon dago, eta gaur eguerdian, ezagutuko dugu barruko mezu sekretua, baina Durangaldeak bere mezua bidali du dagoeneko: euskara bizirik dagoela, eta eskualde honek ez diola pausoa emateari utziko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.