dotb Durangaldeko Telebista

Marisa Barrena durangarra 2022ko Manuel Lekuona sarirako hautagaia

Bozketa zabalik egongo da datorren iganderarte

Datorren iganderarte eman bozkatu daiteke

DURANGO | Marisa Barrena durangarra aurtengo Manuel Lekuona sarirako hautatu dute. 1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu ziren sari hauek eta Barrenarekin batera Enkarni Genua (Antzerkia), Félix Ibarrondo Ugarte (Musikagintza), Luchy Mancisidor (Musikagintza) eta Ramón Zallo (Kultura) daude ere hautatuak.

Datorren iganderarte aukera dago bozka emateko eta hauen kontaketen ponderazioa horrela egingo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30, Euskal Komunitate Globala, %10, Epaimahai Instituzionala, %60 (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutakoa).

Barrena, emakume ekintzailea eta erreferentea euskaran, feminismoan eta euskal kulturan, bere militantzia eta konpromisoari esker etengabeko lana egitegatik hautatu duten aurtengo saria jasotzeko. Euskara arloan, eta erakunde eta elkarte desberdinetan, irakasle izateaz gain, koordinatzaile, aztertzaile, materialgile eta teknikari ere jardun da: esaterako Ikastolen Elkartean, HABEn, IRALEn, Eusko Jaurlaritzan eta hainbat euskaltegitan.

Horrez gain, etengabeko zubi-lanak egin ditu kolektibo eta proiektu ugaritan, berauen bultzatzaile sutsua izanik: besteak beste, alfabetatze eta euskalduntze kontuetan, euskal dantza arloan, feminismoan, euskal literatura munduan, errefuxiatuen gaietan…

Bere lan eta iritziaren zabalkunderako erabili ohi dituen bideak prentsa, aldizkariak, irratia, sare sozialak, Wikipedia edota hitzaldiak izan dira.

Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.