[dotb.eus] ‘Plateruena eta gero zer?’ dinamikaren lan saio parte hartzailea otsailaren 27an
Otsailaren 27ko lan-saio parte-hartzailea Zabalarra ikastetxean izango da, 10:30ean DURANGO.- Osasun krisialdiaren larritasuna ikusita, otsailaren 6rako egindako deialdia atzeratzea erabaki zuten ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamikako kideek. Egoera hobera egiten ari dela ikusita, data berria otsailaren 27an ezartzea erabaki dute. Hitzordua 10:30ean izango da, Zabalarra ikastetxean. «Durangoko kultur eragile, kolektibo eta norbanakoekin batzen jarraitu dugu …









