[dotb.eus] [bideoa] Dispertsioaren aurkako txupinazoa Durangoko txosnetan
Txupinazoa atzo jaurti zen txosnagunean, Kurutziagan DURANGO.- Dagoeneko jaiak hasi dira, behintzat txosnagunean. Gaur txupinazoa botako da Udalatxeko balkoitik baina atzo Durangoko Txosnek irakurri zuten bere pregoia. Dispertsioaren aurkako mezua bota zuten atzo. «Euskal Presoak eta bereziki durangar presoak gurekin nahi ditugu», adierazi zuten atzo arratsaldean. Gaurtik aurrera hamaika egunez Durango jaietan murgilduko da.









