Mallabiko Andra Mari eta Urriko jaiak antolatzeko deialdia
Herritar eta udalerriko elkarteentzat deialdia egin du Udalak MALLABIA| Mallabitar guztientzako jai parte-hartzaileak antolatzeko helburuarekin, Mallabiko Udalak Andramariak eta Urriko jaiak antolatzeko bilera antolatu du herritar eta udalerriko elkarteentzat. Horregatik, ekainaren 22an arratsaldeko 19:00etan Kontzejuzarran egingo den bileran parte hartzera animatu ditu Udalak bai herritarrak bai udalerriko elkarteak.









