dotb Durangaldeko Telebista

Oizerako bidean dagoen kanadar pasabidea konpondu du Garaik

Baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da

Garaik konponketarako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du

GARAI | Azpiegitura txit hondatuta egon da. Izan ere, baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da. Herritarrek ez ezik, abeltzainek, basozainek, bisitariek eta mendiko bizikletan dabiltzanek ere erabiltzen dute mendibide hori eta istripuak gerta zitezkeen. Horiek horrela, kanadar pasabidea konpondu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garaiko Udalak. Hala, Garaiko Udalak eskertu eta azpimarratu gura du Bizkaiko Foru Aldundiarekin urte hauetan guztietan garatu duen lankidetza, baso ustiapena hobetu eta inguruko azpiegiturak egoera onean mantentzea ahalbidetu duena.

1 comentario en “Oizerako bidean dagoen kanadar pasabidea konpondu du Garaik”

  1. Lo de Garai es de nota, vaya vuelta que le están dando al pueblo. Un pueblo pequeño y con pocos recursos. A ver si otros toman nota.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.