Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da 19:00etan

ABADIÑO | Ostegun honetan, urtarrilak 19, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean, Oskar Matuterekin izango da solasaldian. Bertan, Espainiako kongresuan lantzen ari den eta Abadiñoko herritarren egunerokotasunarekin zerikusi zuzena duten hainbat gai jorratuko dira: Prezioen igoera
pentsio sistema, lan erreforma, etxebizitza eskubidea eta euskal agenda.
Gai hauetan eta beste hainbatetan, EH Bilduk egindako proposamenak, izandako lorpenak eta aurrera begira dituzten erronketaz hitz egiteko aukera izango dute herritarrek Matuterekin.