Gaur arratsaldean ‘Luze edo Motz’ antzezlana ikusteko aukera izango da

ZALDIBAR.- Zaldibarko euskara zerbitzuak ekitaldi bi eskainiki dizkigu hurrengo egunetarako.
Alde batetik, ‘Luze edo motz’ antzezlana ikusteko aukera izango dugu gaur abenduak 2, arratsaldeko 18:00etan Liburutegi zaharrean.
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Eta abenduaren 9an, arratsaldeko 17:30ean Berbodromoa izango da Zaldibarko liburutegian. Helburua da, alde batetik euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea eta bestetik, euskaraz jakin arren, aukera hori emateko euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari, edota, nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea.