dotb Durangaldeko Telebista

Zabalarra eskolak ereserki bat sortu du Pirritx Porrotx eta Marimototsekin elkarlanean

 Aurkezpena ofiziala  ekainaren 1ean izango da Plateruenean

Aste honetan bideoklipa grabatu da Zabalarra Eskolan

DURANGO| Zabalarra eskolako eskola-komunitateak  ‘Zabalarra Zapaburuak’ izeneko ereserkia  sortu du eta horretarako kolaborazio bereziak izan ditu. Helburua eskolaren baloreak eta euskera sustazeko ereserki bat izatea da, eta horretan ibili dira Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren hitzak , Xabi Zabalaren musika  eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere hurbildu ziren eskola durangarrera bideoklip bat grabatzera. «Egun berezia izan zen eta haurrek gozatu egin zuten grabazio egunean»  Zabalarrako guraso-elkartetik azaldu dutenez.

Baina gainontzeko laguntza ere izan du Zabalarra eskolak herriko hainbat taberna, enpresa ta komertzioren aldetik, hori dela eta eskola-komunitatetik beren esker ona helarazi nahi izan diete kolaboratzaile guztiei.

Abestia martxoan grabatu zen, eta bideokliparen grabazioaren ostean aurkezpen ofiziala ekainaren 1ean izango da Plateruenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime