Joseba Sarrionandia, Xabi Zabala eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Zabalarrako eskola komunitatearekin bat egin dute
DURANGO| Emozioa eta urduritasuna bildu ziren joan den ostegunean, ekainaren 1ean, Plateruenan, Zabalarra eskolako eskola-komunitatea bildu zenean ‘Zabalarra Zapaburuak’ bideokliparen estreinaldia ikusteko.
Helburua eskolaren baloreak eta euskera sustazeko ereserki bat izatea da, eta horretarako laguntza berezia izan dute, alde batetik Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak hitzak jarri zituen, Xabi Zabalak musika eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bideoklipa grabatu zuten ikasle, irakasle, familia eta langileekin batera. Eskola-komunitate osoa inplikatu da ekimen berri honetan eta hau da emaitza.