dotb Durangaldeko Telebista

Zaintza eredu komunitario berria proposatu du Zornotzako EH Bilduk

Zaintza eremu pribatutik, norbanakoaren erantzukizunetik, komunitariora igarotzeko egitasmoak ditu helburu koalizioak

Zornotzako EH Bilduk zaintza eredu komunitario berria proposatu du

ZORNOTZA | Autonomia murriztua duten, zein laguntza behar duten pertsonei, ahalik eta baldintza egokienetan, bizitza proiektua garatzen laguntzeko baliabideak aztertu eta beharrizanen arabera antolatzeko konpromisoa hartu du Zornotzako EH Bilduk, zaintza eredu komunitarioa abian jarriz. “Mendekotasuna duten pertsonak etxetik ahalik eta gertuen artatzeko, premia bakoitzari egokitzen zaion aukera” eskainiko diote. Zaintza behar duen pertsona erdigunean jartzen duen eredu baten alde egingo dutela adierazi dute.

Horretarako, pribatizaturik dauden herriko zaintza esparruak bere gain hartuko lituzke udalak, EH Bildu udal gobernuan egonez gero, hau da: etxez etxeko laguntza eta eguneko zaintza. Bestalde, herriko egoitzen egoera ezagutzeko ardura hartuko dutela jakitera eman dute, “bertako bizilagunen bizi kalitatea bermatzen dela ziurtatzeko”.

Adinekoen bakardadea oso egoera larria dela jakitun, inklusioaren aldeko apustua egiten du Zornotzako EH Bilduk, integrazioaren ordez. “Udalak baliabideak jarriko ditu bakardade egoeran zenbat zornotzar dauden jakiteko eta kasuz kasu egoerak aztertuko dira irtenbide egokiak bilatzeko”, azaldu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.