Proposamenak jasotzeko azken eguna otsailaren 28a izango da

ZALDIBAR| Zaldibarko Udaleko Euskara Saila 2023ko egutegirako proposamenak biltzen hasi da.
2022ko egutegian aukeratutako gaia lanbideena izan da, eta orain zaldibartarrak ofizioei jarraipena ematea edo ideia berriei izan litekeen proposamenak egitera animatzen dira.
Horrela, datorren otsailaren 28ra arte proposamenak eguen@zaldibar.eus helbidearen bidez bidal daitezke, edo udal bulegoetan edo liburutegian, edota zuzenean euskara teknikariarekin harremanetan jarriz.


