dotb Durangaldeko Telebista

Zaldibarko Euskara zerbitzuak abian jarri du bertso-eskola

Urtarrilaren 16an izango da lehenengo saioa 

11 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira saioak. ARGAZKIA: bertsoa.eus

ZALDIBAR| Zaldibarko haur, nerabe eta gazteak bertsolaritzan ikastera eta parte hartzera animatzeko abenduan antolatu zen bertso-merienda jardunaldiaren ondoren, datorren urtarrilaren 16an Zaldibarko Bertso-eskola jarriko da abian.

Saioak astelehenetan izango dira, 16:15etik 17:15era, Zaldibarko eskolan, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

Zaldibarko Udaleko euskara sailak parte hartzera eta bertsotan gozatzera gonbidatu nahi ditu gazteak.

Informazio gehiagorako eta parte hartzeko, Euskara Saileko 94 682 70 16 telefonora deitu edota eguen@zaldibar.eus helbide elektronikora idatzi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.