dotb Durangaldeko Telebista

Alderdikerien gainetik, lehenik Abadiño!

Abadiñoko EH Bilduk bidalitako iritzi artikulua

IRITZIA.- Ikasturte berriarekin batera, legegintzaldiaren bigarren erdia hasiko da. Une egokia bidean geldialdi bat egin eta bi urte hauen balorazioa egiteko.

Gure taldeak azterketa sakona egin du, udalak herritarrei ematen dien zerbitzua, hobetu beharreko alderdiak eta aldi honetan talde politiko bakoitzak izandako proaktibitatea aztertuz.

Komunikazio honetan, talde bakoitzaren jarrera azpimarratu nahi dugu, Horretarako, legegintzaldi honetako plenoetan emandako bozkak jaso ditugu, gobernu taldearen proposamenak eta EH Bilduren mozioak aztertuz.  Hauek dira emaitzak:

  • Gobernu taldearen proposamenen aurrean, EH Bilduk aldeko botoa eman du ( % 61), abstenitu egin da ( % 21) eta kontrako botoa eman du ( % 18).
  • EH Bilduren mozioen aurrean: AIk aldeko botoa eman du ( % 8), abstenitu egin da ( % 15) eta kontra bozkatu du ( % 77). EAJ % 8 abstenitu da eta % 92k kontra bozkatu du. EAJk ez du eh Bilduren proposamenen alde bozkatu.

Emaitzak legegintzaldi honetako dinamikaren isla direla uste dugu. EH Bildutik, guztion artean herri egiteko konpromisoa praktikan jartzen ari gara, eta Abadiño hobetzeko egiten den proposamen ororen alde bozkatuz, jatorria edozein delarik ere.

Gobernu taldearen partetik ordea, oso bestelako jarrera darabilte. Proposamenei baino, garrantzi handiagoa ematen diote proposamenaren egileari, eta hori ez da ona Abadiñorentzat.  

Hala ere, lanean jarraituko dugu proposamenak eginez eta elkarlanari beste aukera bat emanez. Abadiño ez dago alderdikerietarako. Herri gisa hobetu eta aurrera egin nahi badugu, elkar ulertu eta babestea da bidea.  


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.