[dotb.eus] Dena prest Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaietan Pijama Eguna ospatzeko

Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaiak asteburu honetan ospatuko dira hamabostik gora herri-ekitaldirekin
Gaur Pijama Eguna ospatuko da eta domekan Mozorro Eguna itsasoaren gaiarekin

ABADIÑO.- Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaiak barikuan hasi eta domekan bukatuko dira, tartean hamabostik gora ekitaldi izango direlarik. Jai-batzordeak Udalaren eta herriko ostalarien laguntzaz antolatutako jaiok gaur hasiko dira Donien Atxa 19,00etan landatuz eta Pijama Eguna ospatuz. Bertan herritarrak pijama eta kamisoiz jantzita ibiliko dira kalean. Parrillada bat ere egingo da 20.00etan, erromeria bat ohiko patata dantzarekin, eta goizaldeko hiruretan galtzontzilo eta braga lasterketa.

Zapatuan, Santuaren egunean, meza egongo da ermitan, eta ondoren dantzarien saioa eta iski bat. Ekitaldien artean, ohiko tortilla txapelketa, umeendako ikuskizuna eta musikaz alaitutako poteoa. Domekan, Mozorro Eguna, aurtengo gaia  itsasoa izango delarik. Umeendako puzgarriak ere izango dira, eta herri bazkari bat “maleta siku” eran.

Jaiak domekan bukatuko dira 20,30ean txopuaren botatzearekin.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.