Ekitaldia 18,30en izango da Berrizko Kultur Etxean

DURANGALDEA.- Durangaldetik guztira 10 lan aurkeztu dira aurten “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2016 Topaketa”ra. Iaz bezala Durangaldeko lehiaketan aurkeztutako bideoak ikus ahal izango dira gaur azaroaren 24ean 18,30ean Berrizen, eta ondoren sari banaketa egongo da.
Durangaldetik guztira 10 lan aurkeztu dira: 2 Abadiñokoak, 1 Durangotik, 4 Elorriokoak, 1 Iurretakoa, eta beste 2 Berrizkoak. IKUSI BIDEOAK
Parte hartzaileak Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta edo Zaldibarren erroldatuta, ikasten edo herri horietako elkarteren baten partaidea izan ahal dira eta 12-26 urte bitartekoak.
Bi kategoria daude 12-17 urte bitartekoak eta 18-26 urte bitartekoak
Lehenengo kategoriaren saria 300 eurokoa da, eta aipamen berezia 100 eurokoa; eta bigarren kategoriaren saria 300 eurokoa eta aipamen berezia 100-ekoa
Durangaldeko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarreko udalek izendatutako epaimahaia da, eta epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko dute. Erabakia jendaurrean jakinaraztean denean, esango dute zeinek osatzen duten epaimahai hori.
Proiektu irabazleen epaia gaur bertan izango da Berrizko Kultur Etxean da arratsaldeko 18:30ean.
Eta Euskadi mailako Beldur Barik Topaketa datorren azaroaren 26an izango da Urdulizen 16,30ean.


