dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Mugarra T.T. eta Ermuko Ostots taldeko kideak Triatloi Teknifikazio Egonaldian

Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatu zuen ekitaldia
Durangoko Aiala Garro eta Nerea Fernandez aritu ziren Triatloi teknifikazioaren egonaldian

DOT KIROLAK.- Pasa den martxoaren 29 eta 30ean Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatutako ekitaldian Euskadiko puntu ezberdinetatik etorritako 18 gazte hurbildu ziren.

Horietatik 4 Durangaldeko taldekideak ziren Durangoko Mugarra Triatloi Taldeko Aiala Garro eta Nerea Fernandez eta Ermuko Ostots taldeko Galder Hernandez eta Iñigo Piñon.

Ekitaldi honetan entrenamenduez gain, bestelako aktibitateak ere izan zuten gazteek Triatloia ezagutzeko. Adibidez Zine Forum Saioa izan zuten  Ainhoa Murua, Rakel Mateo eta Gomez Noya triatletekin eta araudi saio bat Euskadiko Triatloi Federazioaren Marta San Martin eta Javier Berasateguirekin.

Ermuko Ostots Taldeko Galder Hernandez eta Iñigo Piñon ere bertan aritu ziren

Entrenamentuei dagokienez lehenengo egunean igeriketa eta txirrindularitzan aritu ziren partaideak 2500 metroko saioa eginez. Kronometratua 50, 100 eta 200 metroko serie bana + 9×50 releboa eta 55 kilometro bizikletan  Askizutik, Zumaia, Oikia, Meagas,  Garate , Getaria , Zarautz , Getaria , Garate , Oikia , Iraeta , Zumaia eta berriro ere Askizura bueltatuz. Kronoigoera Getaria-Garate izan zen
Eta bigarren egunean korrika egin zuten, 90 minutuko lan saioa, kronometratuta 2 serie 1000 metroko + Releboa 9×500.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime