dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenak gaur bukatuko du ‘Lurra’ri loturiko edizioa

Gaur arratsaldeko 17.00etan hasiko da irakurraldia
Plateruena Kafe Antzokian izango da ekitaldia

DURANGO.- Urtarrilean hasi zen Hitzez Eta Ahotsez ekimenaren 5.aldia Durangon eta gaur bertan amaituko da Plateruenean egingo den zazpi ordutako literatura maratoiarekin.

Urtero lez disziplina ezberdinetatik iadanik eginda dauden lanak ikusi eta entzungo dira, baita propio sortutako sorkuntzak ere. ‘Lurra’ izan da edizio honetarako aukeratu den gaia eta honi lotuta egongo da ere irakurraldia, horrela, beste liburu askoren artean, «Lurraren zati gara», Iñigo Aranbarriren «Zapata-ren oihana» edo Atxagaren «Obabakoak»  liburuen pasarte batzuk irakurriko dira.

Aurten ere hainbat irakurle, sortzaile, musiko, bertsolari, dantzari eta abeslari izango dira datorren maiatzaren 4an, 17,00etatik aurrera, mikrofonoaren aurrean batuko direnak Plateruena Kafe Antzokian ‘Lurra’ azaltzeko hitzez, bertsoz, doinuz zein dantzaz.

Irakurketan parte hartuko dutenen artean Ermua, Mallabia, Elorrio, Zaldibar, Berriz, Atxondo, Abadiño, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Garai, Durango, Gasteiz, Bilbo, Arratia, Eibar, …eta beste hainbat herritako pertsonak egongo dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.