[dotb.eus] Iurretako EH Bilduko zinegotziek osoko bilkura eskatu dute idazkariaren kaleratzearen harira

  • 4
    Shares
EH Bilduko zinegotziek adierazi dute 2018. urtetik udalak egindako kontratu guztiak eskatu dituztela
Iurretako Udala

IURRETA.- Udaleko idazkariarekin gertatutakoa argitu eta herritarrei azalpenak emateko berehala plenoa deitzeko eskatu dio EH Bilduk Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateari. EH Bilduko ordezkariek, PSErekin batera, plenoa egiteko eskaria erregistratu zuten pasadan urriaren 14an, Udaleko idazkariaren kaleratzearen berri izan zutenean. “Hilabete pasatu da. Legez alkateak bi hilabete ditu pleno hori deitzeko, eta hilabete pasata oraindik ez du deitu” azaldu dute. EH Bilduko ordezkarien ustez “aste honetan jakin dugu gaia epaitegian dagoela, eta oraindik ez da udalean honen inguruko inolako azalpen ofizialik eman. Plenoa berehala deitu behar da, herritarrei azalpenak sor zaizkie. Ez dugu gaia argitzeko inolako borondaterik ikusten”.

Honekin batera udalean dagoen informazio eta gardentasun falta salatu dute EH Bilduko ordezkariek. Beraien ustez udalaren ohiko praktika da informaziorik ez ematea, baina kasu honen larritasuna ikusita “are larriagoa da idazkariaren kaleratzearekin erlazionatutako guztia udaletik kanpo jakin behar izatea”.

Irregulartasunen inguruko salaketa “larria” dela uste du EH Bilduk, eta horregatik kontratu guztien zerrenda eskatu diote Udalari. Pertsonalarekin lotutako hainbat dokumentu ere eskatuko dituzte, eta horrekin batera adierazi dute kaleratzearen inguruko espediente guztia ere aztertzen ari direla. Gogoratu behar da EH Bilduk urrian adierazi zuela idazkaria kaleratzea argudio eta justifikazio argirik gabe egin dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.