[dotb.eus] Musika, tailerrak eta Añeketan Berrizen, Martxoaren 8ko ekitaldietan

Asteburu honetan Añeketan lasterketaren VIII. edizioa ospatuko da
Martxoaren 10ean Clara Peyaren kontzertua egongo da

BERRIZ.- Aurten ere ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Berrizko Udalaren Berdintasun Sailak Martxoak 8ko inguruan.
Horrela Martxoaren 8an ohiko kontzentrazio martxa egongo da Udaletxetik Urtiaga Plazara 19,00etan.

Martxoaren 10ean Clara Peyaren kontzertua egongo da Berrizko Kultur Etxean 20,00etan

Eta martxoaren 11n Añeketan lasterketaren VIII. edizioa ospatuko da Berrizburutik Olakueta Plazara 12,00etan.
Bestalde martxoaren 17ean “Hilerokoaren zikloa. Gorputza eta mugimendua” izeneko tailerra egongo da. Doanezkoa eta euskaraz izango den tailerra goizeko 10,00etatik 14,00etara eta 15,30etik 17,30era izango da eta 14 eta 50 urte bitartekon emakumeentzat zuzenduta egongo da. Izena emateko azken eguna martxoak 15 da gizarte3@berriz.eus emailera bidaliz edota 94 682 45 25 telefonora deituz.
Eta aurten ere Zinegoa film-dokumentala festibala ere helduko da Berrizko Kultur Etxera martxoaren 21ean, 19,30ean jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.