[dotb.eus] Txistu Egunaren XIX. edizioa ospatuko da bihar Amorebieta-Etxanon

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du
Zazpi Txistu bandek hartuko dute parte jaialdian. ARGAZKIA: Artxiboa

AMOREBIETA-ETXANO.- Udazken Txistulari Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta herriko bizitzan uztartzea nahi da. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen da eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten da.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen da, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute. Txistu Egunaren helburua herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskeintzea da. Herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea. Horretarako bihar 7 txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean.

Partaideak honexek izango dira:

 Larriberri Txistu Elkartea de Pamplona
 Usartza Txistulari Taldea de Eibar
 Getxagoi Txistulari Taldea de Urduña
 Itxaropena Txistulari Taldea de Lekeitio
 Kankinkabara Txistulari Taldea de Bermeo
 Jaizale Txistulari Taldea de Durango
 Udazken Txistulari Taldea de Amorebieta-Etxano

Egitaraua hauxe izango da:

17:00.- Txistu talde bakoitzak herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana,Zubibitarte, Zubipunte, Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi

18:00.- Talde guztien kalejira herritik zehar: Zelaieta Zentroa, Udaletxera San Pedro kaletik, San Miguel, Gernika Plaza (kontzertua), Andra Mari Plaza (kontzertua), Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara (kontzertua), Venecia (kontzertua), Harrison (kontzertua), Luis Urrengoetxea, Euskal Herria Plaza (kontzertua) eta Kalbario Plaza (kontzertua).

Azpimarratzekoa da Txistu Eguneko taldeek Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dutela, bertara arratsaldeko 19:00etan joango diralarik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.